NADIA YAGOUBI
Sortzaile eta antzezlea
Madrilen jaoia.
Profesionalki, Cía. Daniel Abreuren “VÉNERE” produkzioan parte hartu du.
Nicolás Rambaud-ren hainbat lanetan antzeztu du “Los Desamorados” besteak beste. Ballet de Carmen Roche-rentzat Anuska Alonsoren “LEMBRA” koreografian dantza egin du. Jesus Rubioren “Danzas del sur de Europa” produkzioan antzezlea izan da.
Teatro Destellose-kin elkarlana egiten du ere.
Sortzaile bezala Davicaromerekin batera Plataforma 5.0-n “Las manzanas del peral no son peras, sino castañas” piezarekin hasi zen.
Beranduago, Konpainia X-en parte da “Eta orain zer?” pieza Erdialdeko Ameriketan hainbat dantza jaialdietan aurkeztuz; Costa Rican (La Machine), Panaman (Nazioarteko Kultur Zentroa) eta Mexikon (Mexikoko Espainiar Kultur Zentroa)besteak beste.
Aldi berean, konpainiarekin batera Engrama proektuarekin
“[In]conformes” antzezlana sortzen du.
Dantza garaikideko ikasketak Madrid Dance Centerren hasi zituen, beranduago Danza 180º eskolan jarraitu eta bertan graduatu zen. Eskolan Anuska Alonso, Amaya Galeote, Janet Novás, Chevy Muraday, MeyLing Bisogno, Vicky P.Miranda eta Amaury Lebrun bezalako irakasleekin formatu zen. Lab180º-eko parte izan da, eta bertan Natalia Fernandes, María Cabeza de Vaca, Jesús Rubio edo Miguel Ángel Punzano bezalako koreografoekin lan egin du. Jaso dituen tailerren arten, Daniel Abreuk Cuarta Pared-en (Madril) eskainitako “Cada persona” tailerra aipatu beharra dago.
Irakasle bezala, dantza garaikide, inprobisazio eta ballet klasikoko klaseak eman ditu Factory Ballet, El Horno eta Scaena Carmen Roche (Madril) bezalako eskoletan.
Konpainiarekin batera estatu mailan eta atzerrian tailerrak eta workshopak eman ditu.